XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezen, idazki honen bidez eta betetzen dudan ordezkaritzan, nire ordezkatuak eta EMILIO URIA ARANZAMENDI jaunak, zeina baita adinez nagusia eta bizilekua ...(e)n duena, egindako ezkontzaren DIBORTZIO-DEMANDA formulatzen dudala, Kode Zibileko 86-4 artikuluaren arabera.

Demanda hau honako egitateotan oinarritzen da:

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Nire ordezkatu EDURNE ESTANDA OLASAGASTI anderea EMILIO URIA ARANZAMENDI jaunarekin ezkondu zen Elizaz ...(e)n, ...(e)ko ...aren ...(e)an.

Ezkontzako Inskripzioaren ziurtagiria juntatzen da (1 zk.ko dokumentua).

BIGARRENA.- Ezkontza hori ...(e)ko Erregistro Zibilean inskribitua aurkitzen da,...Tomoan,...Orrialdean (...zk.ko Epaitegian).

HIRUGARRENA.- Ez da umerik izan ezkontza horretatik.

LAUGARRENA.- ...(e)ko hiletik hona senar-emazteak aparte eta bizileku desberdinetan bizi dira.

Data hartan Lehen Instantziako ...Epaitegiak Behin-behineko Neurrien Autoa diktatu zuen ...espedientean.

Aurreko egitate horiei honako Zuzenbidezko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

1.- ESKUDUNTZA.- Eskuduna da Lehen Instantziako Famili Epaitegia, eta horrixe zuzentzen natzaio uztailaren 3ko 1322/1981 Errege-Dekretuari jarraituz (1981ko uztailaren 8ko BOE, 162. zk.).

A) OBJEKTIBOA.- Espainiako Konstituzioko 117. art., 3. zk., zeinak zera xedatzen baitu:

Eskumen-boterearen egikaritza, prozesu-mota orotan, epaituz eta epaitua betearaziz, Legeek erabakitzen dituzten Epaitegi eta Auzitegiei dagokie soil-soilik, horiek ezar ditzaketen eskumen eta prozedurako arauen arabera.

Eta bereberki Kode Zibila aldatzen duen Legeko 3. xedapen gehigarria ere, zera xedatzen duenean:

Ezkontideen bizilekuaren herriko Lehen Instantziakoa izango da ezkontza-deuseztasun, bananketa eta dibortzioko prozesuetan ezagutzeko Epaile eskuduna.

B) LURRALDETARRA.- Hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Lehen Instantziako Epaitegia Famili Epaitegia izango da eskuduna, txandaz dagokion hura.

II.- LEGITIMAZIO AKTIBOA. Nire ordezkatuari dagokio, indarrean dagoen legeriaren arabera.